Bost kanporaketa jokatuko dira, asteburuan

Martxoan abiatu zen Bizkaiko Taldekako Bertso Txapelketa, eta, pixkanaka, ari da amaierara iristen. Gaur eta bihar, bost kanporaketa jokatuko dituzte. Horietatik lau gaur arratsaldean izango dira —Mungian, Getxon, Iurretan eta Markina-Xemeinen—, eta bihar bosgarrena, Bermeon. Saio bakarraren faltan, ia erabakita geratuko dira finalaurrekoak, eta talde irabazleak zuzenean sailkatuko dira finalera.

Maiatzaren 28an jokatuko da finala, Larrabetzun, Bizkaiko Eskolarteko finalarekin batera.