Foru aldundiak 325 hektarea erosi dizkie baso jabeei herrialdeko hainbat udalerritan, arbola autoktonoak landatzeko. Datozen hilabeteetan gehiago erosiko ditu. Guztira, zazpiehun hektarea izango dira.
Kolore Guztietako Basoak plataformako Keko Alonsok ondo deritze erosketa horiei, herrialdeko basoen “%25 baino ez” direlako publikoak.
Azpimarratu du Bizkaiko Foru Aldundiko Mendi Zerbitzuak 31.000 hektarea mendi publiko kudeatzen dituela; horietatik 21.500 hektarea, espezie exotikoen monolaborantzetarako erabiltzen dira. “Gizarteak ez du ulertzen foru administrazioak egur gehiago jartzea merkatuan. Basoen beste kudeaketa eredu bat eskatzen du”.