Industria ondarea babesteko ere, baliagarria

Ezker Anitza-IUk erabilgarritasuna eman nahi dio Bilbo inguruan zutik dirauen industria ondareari ere. Hain zuzen, Eusko Jaurlaritzari eta Bizkaiko Batzar Nagusiei eskatuko diete azter dezatela Sestaoko La Navaleko lurretan kultur intereseko ondasun gisa erreklamatutako pabiloietako bat erabiltzea. Gasolinoak etorkizunean emango lukeen zerbitzuari dagokionez, ontziak konpontzeko tailer gisa erabil daitekeela diote.

Bestalde, Ezker Anitza-IUk uste du bere proposamenak irtenbidea ematen diola Industri Ondare eta Herri Laneko Euskal Elkartearen eskaera bati ere. Hain zuzen, Navaleko bi pabiloi zaindu, babestu eta industrialki mantentzeko eskaera egina du elkarteak. Taldeak proposatu du haietako bat lantegi gisa erabiltzea ontzion mantenu lanak eta konponketak egiteko.