Gakoak

Txakur krosa edozein txakurrekin praktikatu daitekeen arren, gako hauek hartu behar dira kontutan:

1. Tenperatura. 16 gradutik gora, arriskutsua da. Egin daiteke, adibidez, txakurrak solte eramanda, edo gerizpea edo ura dagoen lekuetatik joanda.

2. Digestioa. Txakurrek ezin dute lasterka egin digestioa egiten ari direla; hau da, jan ondorengo lau orduetan.

3. Pisua. Txakurrak ez du lodi egon behar. «Guk kontrolatu dezakegu gure erritmoa, baina txakurrak beti doaz topera, ez dakitelako zenbat kilometro egingo ditugun guztira», Xabier Gonzalez ikerlariaren arabera.

4. Materiala. Berezia da: txakurra jabeari lotuta doa bi metro luze den soka elastiko batekin, jabeak gerrikoa darama, eta txakurraren arnesak indargetzaileak eta bizkarra zaintzeko diseinua ditu.