MUNGIA. Herriko andreen historia berreskuratzen lagunduko duen ikerketa laguntzeko beka deialdia egin du berriro ere Mungiako Udalak. Oraingo honetan, bendejera edo euren baserriko ortuariak plazara eroaten zituzten andreen historia ikertzea da helburua. Martxoaren 25era arte egongo da aurkezteko aukera. Ikertzaile hautatuak lau hilabete izango ditu ikerketa egiteko, eta 3.600 euroko laguntza jasoko du horretarako.