Motzean

Medikuntza arloko erreferente bat?
Rita Levi-Montalcini, 1986ko Medikuntzako Nobel sariduna. Dibulgazio zientifikoan aitzindaria izan zen.
Feminismoan?
Simone de Beavoir.
Nori emango zenioke zuk Zirgari saria?
Merezi duen jende asko dago. Ezin dut esan pertsona bakar bat.
Uste duzu abortua berriro zigortuta ikusiko duzula?
Ez, eta ez nau kezkatzen: ez du atzera-bueltarik.
Gerrara edo hondamendiren batera joango zinateke mediku lanera?
Zahartuta nago horrelakoetarako. Gazteagotan, agian. Baina larrialdietako medikuntza oso zehatza da, eta ez du zerikusirik nik egiten dudanarekin. Nikaraguan egon nintzen. Nire ametsa zen Afrikara joatea, proiektu egonkor batean lan egitera.