Durangoko Udalak bozketa egingo du herrian trenbidea lurperatuta geratu zen eremuari dagokionez Eusko Jaurlaritzarekin lortutako aurreakordioa baliozkotzeko. Martxoaren 1ean hasi eta 11ra arte bozkatu ahalko da, Partehartu.durango.eus webgunean eta herrian jarriko dituzten boto guneetan.
Herritarrek ondoko galderari erantzun beharko diote: Ados al zaude Durangoko Udalak eta Eusko Jaurlaritzak PERI Ferrocarril delakoaren baitan lortutako aurreakordioarekin? Udalak azaldu du planak aurreikusten duela, besteak beste, eraikinek 18 solairuren ordez gehienez 7,5 izan ahalko dituztela.