Ugao eta Arteagako bandera ofizialak onartu dituzte

Azken osoko bilkuran, Bizkaiko Batzar Nagusiek Ugao eta Arteagako banderak onartu zituzten. Ugaokoa gorria da, armarriko dorrearen kolorekoa. Behealdean zerrenda horizontal estu urdin bat du, Nerbioi ibaiaren adierazgarri, eta, haren gainean, beste zerrenda zuri bat, almenaduna, hiribildu hesitua izan zela oroitzeko.

Arteagakoak kanpoko bi herenak urdinak ditu, zitori gurutze bat duela erdian; masta aldeko beste herenean, zuriz eta gorriz osatutako zerrenda bertikal kuartelatua du.

Bilkura berean, Arrankudiagaren izen ofiziala aurrerantzean Arrankudiaga-Zollo izangodela ere onartu zuten.