Guneak Enkarterrin

Enkarterrin autokarabanentzako beste hiru gune daude, gaur-gaurkoz: Balmasedan, Lanestosan eta Zallan.

Zerbitzuak

Balmaseda. Laceras aisialdi gunean kokatuta dago autokarabanentzako Balmasedako aparkalekua. Hamalau ibilgailurentzako lekua du. Edateko ura hartzeko eta ur zikinak botatzeko gunea dauzka.

Lanestosa. Herrigunean dago autokarabanentzako Lanestosako gunea. Hainbat zerbitzu ditu; edateko ura, dutxak, argindar-hargunea, ur zikinak botatzeko lekua, komunak, umeek jolasteko gunea eta merenderoa. Uda garaian, erabiltzaileek igerilekua ere badute inguruan. 22 ibilgailurentzako lekua dago.

Zalla. Herrigunetik 150 metrora dago autokarabanentzako Zallako aparkalekua. Lau ibilgailurentzako lekua dauka. Ur zikinak eta beltzak botatzeko lekua dauka. Edateko ura hartzeko aukera eskaintzen du. Aparkatzea doakoa da.