Enkarterrik pandemia aurreko bisitari kopuruak berreskuratu zituen joan den urtean. Sopuertako datu zehatzei erreparatuta, Sopuerta Abentura parkeak 2019ko datuak gainditu ditu.
Udalerriko alkate Unai Antonek esan du gertuko turismoak izugarrizko garrantzia duela Enkarterrin. “Askotan familiak egun bateko edo biko txangoak egitera etortzen dira”. Mendi ibilaldiak egin nahi dituzten bisitari asko ere izaten dituzte. Horregatik, eskualdean bizikleta eta mendi ibilbideen aldeko apustua egin dute.
Udan aldatu egiten da bisitariaren profila. Erdiak baino gehiago kanpoko bisitariak izaten dira; Madrilgoak eta Herrialde Katalanetakoak, bereziki.