Euskara praktikatzeko aukerak

Euskaltzaleen Topaguneak mintzalagun edota berbalagunetan parte hartzeko deia egin du. Aurten Mintza poza praktikatzeko mezua zabaldu dute, horren bidez, euskaraz hitz egiteko norberak dituen mugak hausteko.

Hainbat herritan daude mintzapraktika egiteko taldeak; besteak beste, hauetan: Bermeo, Busturia, Gernika-Lumo, Sopuerta, Bakio, Santurtzi, Trapagaran, Barakaldo, Bilbo, Basauri, Sodupe, Ugao, Igorre, Lemoa, Elorrio, Ermua eta Ondarroan.