Argitan elkartea

Argitan Barakaldoko emakumeentzako aholku etxea da. 25 urtetik gora daramatza lanean. Bertan ari diren emakumeak militanteak dira; boluntario gisa ari dira lan horretan.

Edonoren esku

Aholkularitza. Elkarteak informazioa eskaintzen die Barakaldoko emakumeei: euren eskubideei buruzkoa, aholkularitza juridikoa, soziala edota lan merkatuari lotutakoa; baita arreta psikologikoa ere.

Hitzordua. Arreta jasotzeko, aurretik ordua eskatu behar da, 944-78 21 02 telefonora deituta.