GALDAKAO. 1937ko otsailaren 7an, Pedro Asua Zubiaur 21 urteko galdakoztarra hil zuten Jacan (Aragoi, Espainia), epaitegi militar batek heriotz zigorra ezarri ondoren. Galdakaoko eta Jacako udalek haren gorpuzkiak bilatzeko akordioa egin dute. Aranzadik lagunduko die bilaketan.