Eraso homofobo bat Basaurin

Ekain Perrino gazte basauriarrak eraso homofobo bat pairatu zuen Basaurin, joan den ekainean. Perrino lagun batzuekin zegoen Bizkotxalde plazan; gazte bat iraintzen hasi zitzaion, eta geroago, kolpeka. Hamahiru gizonen artean jipoitu zuten. “Marikoi zikina” eta antzekoak oihukatu zizkioten, eta konorterik gabe utzi zuten. Ertzaintzak 18 eta 27 urte arteko hamahiru mutil atxilotu zituen, erasoaren egileak zirelakoan. Gaitzespen mezuak eta biktimarekiko babes keinu asko egon ziren.

Zornotzan ere beste eraso homofobo bat salatu zuten. Kuadrilla batek eraso homofobo bat egin zien mutil bati eta hura defendatu zuen beste bati.