Artzentalesen, saneamendu sarearen %70 osatu gabe dute. Iosu Udaeta alkateak azaldu zuen Europako Batasunak eta Uraren Euskal Agentziak isuna jarriko dietela horregatik, eta Bilbo Bizkaia Ur Partzuergoari galdetu zion zenbat kostatuko litzatekeen obra horiek egitea.
Hori ikusita, zenbait herritar integrazioaren aurkako sinadurak biltzen hasi ziren martxoan. Udaleko oposizioko alderdiak (EH Bildu) salatu zuen aldundiak ez dituela obrak diruz laguntzen udala partzuergoan sartuta ez badago.