GUEÑES. Gueñes Bizirik plataforma Gueñes eta Zalla artean kokatutako Glefaran biomasa enpresaren kutsadura salatzen ari da luzaroan. Plataformakoek jakinarazi dutenez, enpresak ez du betetzen Europako araudia. “Europak ezartzen duen partikulen isurien muga 30ekoa da; Eusko Jaurlaritzak Glefarani 75ekoa baimentzen dio”. Esan dute era horretako enpresa batek ezin duela egon herrigunetik bost kilometrora. Glefaranek ez du betetzen distantzia hori.