Gakoak

Bi hitzalditan, emakumeen aurkako indarkeriaren hainbat alde xehatuko dituzte Bilboko Berreginen Museoan, horien inguruan sortu duten andrazko artisten obrak erabiliz.

1. Genero bitasuna. «Indarkeria garatzen da bitasun ideiatik kanpo dauden gorputzen kontra; erresistentzian daude, periferian», azaldu du Apariciok.

2. Edertasuna. Hori «modu gordinagoan» ezartzen zaie emakumeei; «gaur egun ere bai», Apariciok dioenez.

3. Indarkeria instituzionala. Batik bat, ezkontza. Beth Moysesen Reconstructing Dreams performancea erabiliko dute.

4. Osasun sistema. Histeriaren eraikuntzaz (Louise Bourgeoise) eta abortuaz (Barbara Kruger, Paula Rego, Ana Gallardo…).

5. Erlijio sistema. Inkisizioaz, Kiki Smithen eskulturekin: plaza publikoetan kokatzen ditu, erre zituzten sorginak gogoratzeko.

6. Indarkeria fisiko eta sexuala. Fisikoaz, Sue Williams, edo Nan Goldinen The Balad of Sexual Dependency. Feminizidioez, Esther Ferrer, Doris Salcedo eta Teresa Margolles.

7. Biktimizazioa. «Biktima kategoria jakin batean kokatuak izateak ekiteko ahalmen urria uzten du», Carramiñanaren hitzetan. Indarkeriaren erabilera legitimoaz gogoetatuko dute Valerie Solanasen eta Louise Bourgeoisen lanekin.