Espainiak beste hiru proiektu hasiko ditu aurki Bilbon

Espainiako Garraio Ministerioak eta Juan Mari Aburto Bilboko alkateak beste hiru tren azpiegiturari buruzko akordioa lortu dute Madrilgo bileran: Zorrotzan trenbidea lurperatzeko informazio azterlana onartuko dute egunotan; Olabeagan trenbidea hegoaldera eroango dela hitzeman diote; eta Zorrotza muturrean lurperatze leuna egingo dutela esan diote.