Motzean

Lan egiteko, etxean ala kanpoan gusturago? Kanpoan.
Telebista, zinema ala antzerkia? Zinema eta antzerkia.
Dantza ala musika? Musikarik barik ezin da dantzatu.
Pertsonaia, zintzoa ala gaiztoa? Dibertigarriagoak izaten dira gaiztoak.
Zer lani esango zenioke ezetz? Patriarkatua edo matxismoa justifikatzen duen istorio baten barruan hori guztia defendatzen duen pertsonaia baten lanari argi eta garbi esango nioke ezetz. Behin detergente baten iragarkirako casting batean irakurri nuen zegokidan testu bat; oso matxista zen, eta ez nuen egin.