Motzean

Emakume bat? Nire ama, Maritere Larruzea. Eta niretzat oso garrantzitsua izan da Simone de Beauvoir ere.
Liburu bat? Dendaostekoak.
Zer-nola ikusten duzu euskararen etorkizuna? Kezkaz, baina itxaropenari beti leihoa zabalik.
Irakurtzeko, papera ala pantaila? Liburua eskuan hartzeak aukera ematen du azpimarratzeko. Literatur solasaldietarako, liburua, paperean. Egunerokorako, pantaila zalea naiz.
Eleberria, poesia edo saiakera? Unearen arabera, baina narrazioa gustatzen zait gehiago, orokorrean.