20 urtetik gora daramatzate Usansolon Galdakaotik desanexionatzeko eskatzen.
Orain arteko ibilbidea
• 1980ko hamarkadan, Usansolon ez zeuden pozik Galdakaoko Udalaren arretarekin. Desanexiorako mugimendua sortu zen.
• 1987an egin zuten lehen galdeketa. %85 azaldu ziren Galdakaotik bereiztearen alde.
• Galdakaoko Udalak eskatuta, Bizkaiko Foru Aldundiak Usansolo ekonomikoki bideragarria izan zitekeen ikertu zuen. Baietz ebatzi zuten.
• 1991n, EAJk prozesua ez zela bideragarria zioen txosten bat aurkeztu zuen udalean. Prozesua eten egin zen.
• 2011n, Usansolo Herria plataforma sortu zuten.
• Bizkaiko Batzar Nagusiek 9/2021 legea onartu zuten, Bizkaian herri gehiago sortzea debekatzeko.
• 2014ko azaroan beste erreferendum bat egin zuten usansolotarrek. %73ko parte hartzearekin, %90 agertu ziren herri bihurtzearen alde.
• Ondoren, Galdakaoko Udalak mozioa onartu zuen Batzar Nagusiek 2012an ezarritako araudia alda zezaten eskatzeko. EAJ abstenitu egin zen, eta PPk kontra bozkatu zuen.
• 2015eko martxoan, 9/2012 legea aldatu zuten. Herritarrak gaiari buruzko galdeketara deitzeko aukera jasotzen du arauak, eta udalerri bihurtu nahi duten guneak bete beharreko ezaugarriak ere azaltzen ditu: gutxienez 2.500 biztanle izatea eta bideragarria izatea.
• Iazko azaroan sortu zuten batzorde mistoa, desanexioari buruzko txosten teknikoen jarraipena egiteko. Alkateaz gain, azken udal hauteskundeen emaitzen araberako alderdien ordezkaritza du.
• Batzorde mistoak ontzat eman berri du Usansoloren bereizketak eragingo lituzkeen ondorioei buruzko memoria, gehiengo osoz.