Segurtasun neurriak

Eusko Jaurlaritzak gida batean jaso ditu hondartzetan jarraitu beharreko gomendioak. Hona hemen uda honetako segurtasun neurri nagusiak.

Segurtasun distantzia. Hondartzara doazenek gomendatutako segurtasun distantzia gorde beharko dute, bai hondarrean, bai uretan: 1,5 metrokoa.

Higiene neurriak. Higiene neurriak behar bezala betetzeko gomendioa egin diete herritarrei.

Sintomak. COVID-19arekin bateragarriak diren sintomak izanez gero, ez joan hondartzara.

Okupazioa. Hondartzaren okupazio mailari buruzko informazioa emango da. Beteta badago, ez joan.

Sarbideak. Baliteke hondartzetarako eta aparkalekuetarako sarbideak araututa egotea.

Itxierak. Beharrezkoa izanez gero, hondartzak itxi edo hareatzak hustu ahal izango dira.