Azken bost urteetan, hileroko azken zapatuan dozenaka txirrindulari Bilbotik Getxora joan dira, itsasadarraren eskuinaldeko ertzetik hiri biak lotuko dituen bidegorria eskatzeko. Diputazioak dagoeneko aurkeztu du bidegorri horren proiektua. Hala, txirrindulariek beste azpiegitura baten aldeko protestei ekin diete. Joan den zapatuan, ehunka lagun joan ziren Bilbotik Barakaldora, itsasadarraren ezkerreko ertzetik bi hiriak lotuko dituen bidegorri eske; eraiki arte, hilero egingo dute bizikleta martxa. Diputazioak eta udal biek gaur aurkeztuko dute bigarren bidegorri hori eraikitzeko proiektua, Barakaldon, Burtzeñako plazan.