Aldi baterako plaza berriak Mundakan

Bizkaiko Foru Aldundiak adimen urritasuna daukatenentzako aldi baterako hamar leku egokitu ditu Mundakan, «familiek atsedena hartzeko aukera izan dezaten». Egonaldiek hamabost egun natural iraungo dute. Mundakako Laguntza Zentroak 33 leku ditu; horietatik 23 iraunkorrak dira, eta hemezortzi pertsona bizi dira han. Martxoan hasi ziren plazak egokitzen; ordutik, hamabost lagunek erabili dute zerbitzua. Bizkaian, adimen urritasuna dutenentzako aldi baterako 85 plaza daude: 32 asteburuko atseden zentroko plazak dira, eta 53, atsedenerako aldi baterako egonaldiak egiteko.