Ibilaldiko lau guneak

Hilaren 30ean, gune bakoitzerako bi txanda antolatu dituzte: 10:00- 12:00 artekoa da bata; eta 12:30- 14:30 artekoa bestea. Izena ematen ez duena ezingo da sartu.

Sua gunea

9:15. Ibilaldiaren hasiera ekitaldia. Lekukoa pasatuko diote 2022ko Ibilaldia antolatuko duenari: Bilboko Abusu ikastolari.

10:00etan edo 12:30ean. Dantza tailerra, Dangiliskeren eskutik. Zurezko jokoak, Kalaka Jokuak taldearen eskutik. Deabru Beltzak taldearen ikuskizuna. Ander Deuna ikastolan egongo da gunea.

Haizea gunea

10:00etan edo 12:30ean. Kometa tailerra. Perkusio tailerra eta ikuskizuna, Turukutupa taldearen eskutik. Zirku ikuskizuna. Barinetxeko goiko aparkalekuan ipiniko dute gunea.

Lurra gunea

10:00etan edo 12:30ean. Talo tailerra, Aitor Aurrekoetxearen eskutik. Tai txi tailerra, Zuku taldearen eskutik. Bukatzeko, Gora Kasete ikuskizuna. Larrabasterrako Urgitxieta plazan eta inguruetan kokatuko dute.

Ura gunea

10:00etan edo 12:30ean. Munduko kulturak ezagutzeko tailerrez gain, umeek haurren hondartza diseinatuko dute. Hondartzan ur jolasak egingo dituzte. Ikuskizun bat ere izango da. Barinetxeko goiko aparkalekuan egongo da gunea.

Azoka

Udaletxe plazan. 25 erakusleku egongo dira Udaletxe plazan. Ez da gune bat; beraz, hara joateko ez da izenik eman behar.