Behi, ardi eta ahuntzetatik gizakietara

Q sukarra gaixotasun infekziosoa da, Coxiella burnetii bakterioak eragindakoa. Animalietatik gizakietara pasatzen da. Behiak, ardiak, ahuntzak eta beste abere batzuk izan daitezke bakterio patogeno horren eramaileak. Infektatutako animalien aerosolak arnastea, edo haien esne, gernu, gorotz, baginako fluxu edo haziarekin kontaktua izatea da gizakia kutsatzeko biderik ohikoena. Animaliei abortuak eta ugalketa arazoak eragiten dizkie. Gizakiei, berriz, sukarra, pneumonia atipikoa edota hepatitisa ekar diezaieke.