Esandakoak

«Artxandak berreskura dezala lehengo protagonismoa, eta berrager dadila kirolerako eta aire zabaleko aisialdirako aukera moduan». Juan Mari Aburto (Bilboko alkatea)

«Erakunde arteko elkarlanaren adibidea da, eta Artxanda aurrerantzean ere bilbotarren eta sondikatarron topagune izango den bermea». Xabier Zubiaur (Sondikako alkatea)

«Ingurua birgaitzea albiste itzela da, baina denbora gehiegi daroagu honen zain». Jose Mari Larrañaga (Artxandako auzo elkartekoa)

«Ez dute esan zer egingo duten lindanoa duten hondakindegiekin, ezta Berrizko auzoaren ondoan ireki nahi duten zabortegiaz ere». Asier Gonzalez (Bilboko EH Bilduko zinegotzia)

«Guk gertutik jarraituko dugu zer egingo duten, Artxandak duen nortasun naturala babesteko». Ana Viñals (Bilboko Elkarrekin Podemoseko zinegotzia)

«Hiriarentzako proiektu garrantzitsua da, baina hiritarrik gabe diseinatu dena». Gabriel Rodrigo (Bilboko PPko zinegotzia)