Bakiok lehengo ordutegia nahi du Bizkaibusen

Urteko lehen egunetik, Bermeo-Mungia- Bilbo linearen ordutegia aldatu du Bizkaibusek. Orain, orduan behin barik, birritan dauka zerbitzua. Mungia eta Bilbo arteko lotura hamabost minuturik behin eskaintzeko, Mungia-Bilbo linea orduro ibiltzen hasi da, eta Bakio-Mungia-Bilbori ordutegia aldatu diote.

Azken aldaketa horrek “haserrea” sortu du Bakion. Izan ere, lehengo ordutegiarekin Mungian Urdulizko ospitalera doana har zezaketen jarraian. Orain “luzaroan” itxaron behar dute.