GIZABURUAGA. Urtea hastean ,Gizaburuagak Lea-Artibai Amankomunazgoa utzi du. Amaia Zabala alkatearen esanetan, Lea-Artibai Amankomunazgoko eta Lea Ibarra Mankomunazgoko kide izateak sortzen duen gastu bikoitza saihestu nahi izan da. Halere, Lea-Artibaikoaren jabetzetan parte izango du.