Txirrindulari eta oinezkoentzako bide berria Zallan

Oinezkoentzako eta bizikletentzako bide berria egiten hasi da Bizkaiko Foru Aldundia Zallan, La Herrera eta Ijalde artean. Bide berria BI-3651 foru errepidearen plataformatik igaroko da, eta Bolunburu eta La Mella auzoetan dauden bizikletentzako eta oinezkoentzako bideak lotzea ahalbidetuko du. Sei kilometro izango da luze.

Bi fasetan eraikiko da. Lehenengoa dagoeneko hasita dago, 336 metroko luzera du, eta hiru metroko zabalera duen bidexka bat izango da, motordun ibilgailuen joan-etorrietatik bereizita. Diputazioak 672.559 euroko inbertsioa egingo du lehen tarte horretan, eta lanek sei hilabete iraungo dute. Bizikletentzako eta oinezkoentzako bide hau Bizkaiko Bizikleta Bideen Lurralde Plan Sektorialaren parte da.