URTEZ URTE

Hamar urte baino gehiagoko prozesua bizi izan zuen Lemoizko zentral nuklearrak. Hona gertakari nagusiak, urtez urte.

1972

Lanak abiatu ziren. Espainiako plan energetiko nuklearraren barruan zegoen proiektua jasota. Euskal Herrian, Lemoizekin batera, Iberduerok beste hiru zentral eraikitzea aurreikusten zen: Ispasterren, Deban eta Tuteran.

1973

Proiektu nuklearren aurkako haserrea zabaldu. Deban izan zen erantzunik indartsuena, eta, eskualdeko herriak mobilizatzean, Gipuzkoako Diputazio frankistari aurkeztutako txosten baten bidez, proiektua geratzea lortu zuten.

1976

‘Plataforma por una costa vasca no nuclear’. Plataforma sortu zen, eta, tokiko batzorde antinuklearrekin batera, Lemoizen aurkako mugimenduaren gidaritza eraman zuen.

1977

200.000 pertsona Bilbon, eta lehenengo hildakoa. Uztailaren 14an inoizko manifestaziorik jendetsuena egin zen Bilbon Lemoizko zentral nuklearraren aurka. Urte horretan, ETA batu zen zentralaren aurkako borrokara. Abenduan egindako eraso batean zauritu ostean, David Alvarez Peña militantea hil egin zen.

1979

Gladysen hilketa eta Harrisburgeko istripua. Guardia Zibilak Gladys del Estal hil zuen Tuteran, energia nuklearraren aurkako protesta batean. Urte hartan, Harrisburgeko (AEB) Three mile island zentraleko istripua jazo zen.

1980

Herrikoi Topaketak. Azaroaren 8an eta 9an, Lemoizen aurkako mugimenduak kultur jardunaldiak antolatu zituen Bilboko erakustazokan.

1981

Ryanen heriotza. ETAk zentraleko ingeniariburu zen Jose Mari Ryan bahitu eta hil zuen.

1982

Lanak gelditu ziren. Obrarekin jarraitzeko ardura zuen Angel Pascual hil zuen ETAk. Handik bi urtera, bertan behera geratu zen Lemoizko zentralaren proiektua.