Foru Aldundiak finkatuta du Bilboko Errekaldeko autopista kentzeko faseen gehienezko iraupena. Hau da egutegia.
2021eko otsaila
HAPOa. Bilboko Hiri Antolamendurako Plan Orokorra onartu.
2023ko ekaina
Lizitazioak. Proiektuak idazteko lizitazioa, proiektuak idatzi eta ingumen inpaktuaren adierazpena eginda egotea aurreikusi dute, asko jota 2023ko ekainerako.
2024ko apirila
Kontratuak. Kontratuen kudeaketa eta lanen lizitazioa 2024ko apirilerako eginda egongo dira.
2028ko apirila
Lanak. Lehen fasea 2028ko apirilerako gauzatuta egongo dela aurreikusi dute.
2028ko abendua
Bigarren fasea. Lanen bigarren fasea 2028ko abendurako prest egongo da, egutegiaren arabera.