Bilbotarrak ezin dira Derioko hilerrira joan

BILBO. Egunotan milaka lagun gerturatuko da Bizkaiko hilerrietara, etxetik joandakoak bisitatzera. Baina pandemia egoeran ez da jende pilaketarik komeni. Hala, azaroaren 1ean edo 2an joan ordez, aurreko edo ondorengo egun eta asteetan joateko eskatu dute udalek. Horretarako, ohi baino lehenago ireki dituzte hilerriak egun osoko ordutegian, eta gero ere hala jarraituko dute egun batzuez.

Joan den martitzenetik debekatuta dago norbere udalerritik irtetea. Berez, bilbotarrak ezingo dira Derioko lurretan dagoen Bilboko udal hilerrira joan. Gainontzeko bizkaitarrak ere ezingo dira bizi diren udalerritik kanpoko hilerrietara joan. Hilobi bakoitzean gehienez sei laguneko taldean eta 45 minutuz egon daitezke.