Gotzone Sagardui, Bilboko Udaletik Osasun Sailera

Gotzone Sagardui da Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburu berria, Nekane Murgaren lekukoa hartu ondoren. Sagardui 1966an jaio zen, Bilbon, eta Medikuntzan lizentziatua da. 2017az geroztik, Bilboko Udalean egon da, Juan Mari Aburtoren taldean. Iazko udal hauteskundeez geroztik, lehen alkateordea eta Gobernantzaren eta Proiektu Estrategikoen zinegotzia izan da. Iñigo Zubizarreta (EAJ) sartuko da haren ordez udal taldean, baina Sagarduiren ardurak sail anitzen artean banatuko dituzte. Lehen alkateorde kargua Amaia Arregik hartuko du.

Bestalde, PSE-EEko zinegotzi Gloria Mujikak Lanbideko zuzendari izateko utzi duen lekua Nora Abetek beteko du.