Hamabi neurri ditu diputazioak onartu duen Bizkaia Aurrera planak. Informazioa www.bizkaia.eus/ bizkaiaaurrera webgunean dago.
1. Autonomo eta enpresa txikiak. Autonomoei eta besteren konturako bost langile edo gutxiago dituzten enpresa txikiei laguntzeko mikrokredituak: hamabost milioi euro.
2. Enplegua. Lanpostuei eusten laguntzeko eta langabezian daudenen kontratazioa sustatzeko enplegu plan berezia: bost milioi euro.
3. Tokiko kontsumoa. Tokiko merkataritzan, kulturan, turismo lokaletan eta ostalaritzan kontsumoa sustatzeko bonuak: bost milioi euro.
4. Eraikuntza. Renove Etxea Plana, Bizkaiko eraikuntzako gremioen artean jarduera sustatzeko.
5. Maileguak. Elkargik abala emandako enpresa txiki eta ertainen eta autonomoen maileguen gabeziarako laguntza programa: 150.000 euro.
6. Turismoa. Bizkaiko eskualde guztietako herrietan mugimendua, jarduera, kultura eta kontsumoa sustatzeko barneko turismo plana: 300.000 euro.
7. Industria. Industriari lotutako sektoreetako enpresa txiki eta ertainen eta bost eta ehun langile arteko enpresen ekonomia suspertzeko zuzeneko laguntzen programa: lau milioi.
8. Digitalizazioa. Enpresen digitalizazioa hedatzeko eta sustatzeko plan berezia: 10,4 milioi euro.
9. Zerga politika. Ekonomia eta enplegua suspertzea errazteko zerga politika neurriak.
10. Mezenasgoa. Kultura, kirol eta COVID-19aren ikerketa jardueretarako babesletza handitzea, eta 2020an haiek lehentasunezko jarduera izendatzea.
11. Aisia eta kultura. Jarduera, ekonomia, kultura eta aisialdia dinamizatzen dituzten jarduerak bultzatzea osasun agintaritzak baimentzen baditu: 2,1 milioi euro.
12. Boluntario sarea. Bizkaia Gara lurraldeko boluntarioen sarea indartzea, eskatzen diren zeregin guztiak indartzeko eta laguntzeko: 50.000 euro.