Gomendioak

Koronabirusak eragindako egoera ikusirik, Bilboko Uda-leko Osasun eta Kontsumo Sailak gomendio eta jarraibide batzuk eman dizkie etxeko animaliak dituztenei. COVID-19 gaitzaz ez kutsatzeko neurririk garrantzitsuena garbitasuna dela gogorarazi du.

Kontuan hartzekoak

Animalia ukitu ondoren, eskuak urez eta xaboiz garbitu.

Animaliekin kontaktuan egon ostean, ez ukitu ahoa, begiak eta sudurra.

Ez ukitu besteen maskotak.

Txakurra kalera ateratzean, paseo laburrak egin, animaliaren behar fisiologikoak asetzeko bestekoak. Ez luzeagoak.

Maskotak kalean jende gutxien dabilen orduetan atera, beste pertsona eta animaliekin harremanik ez izateko.

Koronabirusak kutsatutako pertsonek etxean izan ditzakete maskotak, baina hainbat neurri hartu behar dira, hala nola animaliengana ez hurbiltzea eta maskara erabiltzea. Ez da beharrezkoa animaliari maskara jartzea. Albaitariarengana eraman behar bada, aldez aurretik jakinarazi behar zaio, beharrezko neurriak har ditzan.

Koronabirusa duen pertsonak ezin badu zaindu bere maskota, zeregin hori hartzen duenak ez ditu erabili behar gaixoarekin kontaktuan egon litezkeen gauza: lepokoak, uhalak edota janariarentzako eta edariarentzako platerak.

Animaliak izan daitezke birus partikulen eramaile.