Loraldia

Loraldia

Bilboko hamabost aretotan egingo dituzte emanaldiak. Lorazain figura sortu dute, jaialdiaren lagunei dagokiena. Deskontuak izango dituzte, eta aurten jarduera bereziak prestatu dituzte haientzat; besteak beste, lehentasuna jende gutxirentzako lekua dagoen ikuskizunetan.

Martxoak 10

19:30. Euskal musikaren historia bat. iparragirre-Urdangarin bidaia hilezkorra hitzaldia, Joseba Martin kazetariaren eskutik. Bira kultur gunean. Sarrera, doan.

Martxoak 11

19:30. Iparragirre. Bihotzeko Jose Mari kontzertu eszenikoa. Arriaga antzokian. Sarrera, 10 euroan.

Martxoak 12

19:30. Mikel Urdangarinen kontzertua. Arriaga antzokian. Sarrerak, 15 euroan.

Martxoak 13

20:00. Musika eta dantza uztartuko ditu Aura Teatrok Txak txak ikuskizunean. Klakea, txalaparta eta pianoa, eskutik, BBK aretoan. Sarrerak, 10 euroan.

Martxoak 14

12:30. Euskal Idazleen Elkarteak literatura, bertsoak eta musika uztartuko ditu, Bilboko metroko San Mameseko geltokian. Sarrera, doan.

19:30. Hariak, literatura, musika, bertsoak eta ikus-entzunezkoak uztartzen dituen ikuskizuna. Itsas Museoan. Sarrera, 10 euroan.

Martxoak 15

12:30. Harkaitz Canoren eta Petti & Banda taldearen emanaldia: Manipulazio estrategiak. Bilboko Guggenheim museoan. Sarrera, 8 euroan.

19:00. Mizel Theret dantzariaren Diagonalean zehar ikuskizuna. Fundicion aretoan. Sarrera, 10 euroan.

Martxoak 16

19:30. Dylan dosia. Bob Dylan gogoan, errezital musikatua egingo dute Iker Diaz Letamendik eta Adolfo Garcia Gorriak, Bidebarrieta liburutegian. Sarrera, doan.

Martxoak 17

19:30. Nola gorde errautsa kolkoan eztulik egin gabe. Miren Agur Meabek olerki berriak aurkeztuko ditu, Amoranteren musikak eta Aitor Gametxoren ikus-entzunezkoek jantzita. Hori dena, Eneritz Artetxeren zuzendaritzapean, Bidebarrieta liburutegian. Sarrera, doan.

Martxoak 18

19:30. Pessoa eta Sarrionandia Casa do Fadon ikuskizuna. Bi idazleak Lisboako Cassa do Fado batean elkartuko ditu

Mikel Antzaren literatura emanaldiak, musikaz eta antzerkiaz lagunduta. Itsas Museoan. Sarrera, 10 euroan.

Martxoak 19

19:00. Errimak bi oinetan. Dantza berriak bertsoei jarriak ikuskizuna, Haatik dantza konpainiaren eskutik. Azkuna zentroan. Sarrera, 10 euroan.

Martxoak 20

19:00 eta 22:00. Ardo gazta dasta kanta. Ardoa eta gazta dastatzeko aukera, Aire ahizpen kantuak entzuten diren bitartean. Bira kultur gunean. Sarrera, 15 euroan.

20:30. Thierry Biscary musikariak Muda bere azken lana aurkeztuko du, Azkuna zentroan. Sarrera, 10 euroan.

Martxoak 21

13:00 eta 17:00. O! dantza garaikidearen ikuskizuna, Elirale konpainiaren eskutik, Azkuna zentroan. Sarrera, 8 euroan.

20:00. Alos Quartet taldearen ikuskizuna, dantza eta musika uztartuta. Euskalduna jauregian. Sarrera, 16,5 euroan.

Martxoak 22

12:30. Aztihitza, Asisko Urmenetaren ikuskizuna Agustin Xahori buruz. Itsas Museoan. Sarrera, 10 euroan.

Martxoak 23

19:00. Xabier Berasaluze Leturiaren Tarrapatan. Pandero baten ibilbidea liburuari buruzko solasaldia. Iparragirre kaleko Elkar dendan. Sarrera, doan.

Martxoak 24

19:30. Bi film ikusi ahalko dira Arte Ederren Museoan: Maider Oleagaren Muga deitzen da pausoa eta Josu Martinezen Anti. Sarrera, doan.

Martxoak 25

19:00. Karmele Jaioren Aitaren etxea azken lanari buruzko solasaldia. Iparragirre kaleko Elkar dendan. Sarrera, doan.

20:30. Muga ikuskizuna, Euskararen Etxean. Xabier Montoiaren Anfetamiña liburutik abiatzen den proiektua. Poesia, musika eta ikus-entzunezkoak uztartzen ditu. Sarrera librea da.

Martxoak 26

20:00. Högeitavat emanaldi poetikoa, Iñigo Astizen eta Mikel Aierberen eskutik. La Fundicion aretoan. Sarrera, 8 euroan.

Martxoak 27

18:00. Loraldia eskola proiektuaren barruan Lehen Hezkuntzako ikasleek garatu dituzten sormen lanak aurkeztuko dituzte, Azkuna zentroan: Mundubira pastorala eta Mitologia pastorala. Sarrera, 5 euroan.

20:00. Loraldia eskola proiektuaren barruan ikasleek landutako Cravo garaia ikuskizuna taularatuko dute, Azkuna zentroan. Sarrera, 5 euroan.

20:00. Lurrun minez antzezlanaren aurkezpena, Fundicion aretoan. Sarrera, 10 euroan.

22:15. Antzerkiaren Nazioarteko Eguna baliatuta, antzezlanak eta afaria eskainiko dituzte Mirigorri kultur elkartean, 25 euroren truke.

Martxoak 28

17:00. Atopia euskarazko lehen rol jokoan aritzeko aukera, Azkuna zentroan. Jokatzeko, izena eman behar da Loraldia.eus edo Atopia.eus webguneetan. Ikusle moduan ere joan daiteke, doan.

22:00. Muguruza mani-fest musika emanaldia: Mad Muasel & La Tokokera Kumbia Power, Juantxo Arakama (Glaukoma) & Asmathic Band eta Nerea Erbiti, Jon Celestino & Eskola Ergatiboa. Fermin Muguruzak hainbat taldetan interpretatutako abestien errepasoa egingo dute Bilboko Kafe Antzokian. Sarrera, 12 euroan.

Martxoak 29

12:30. Don Inorrez taldeak eta Alaia Martin eta Onintza Enbeita bertsolariek musika eta bertsoak uztartuko dituzte Zaharkitze programatua Garbiñe Ubedaren testuaren gainean. Guggenheim museoan. Sarrera, 8 euroan.