Biktimak

1. Julian Aparicio Baranda

Preso hil zen. Trier hiriko (Alemania) Stalag XII-D kontzentrazio esparruan izan zuten. 1941eko apirilaren 3an Guseneko (Austria) kontzentrazio esparrura deportatu zuten. Urte hartako azaroan hil zen. Espainiako Alderdi Komunistako kidea zen.

2. Luis Arranz

Askatu egin zuten. Tolosako (Okzitania) Stalag esparruan izan zuten preso. 1944an Buchenwaldeko (Alemania) esparrura deportatu zuten. Aliatuak esparruan sartu zirenean askatu zuten Arranz ere.

3. Emilio Cuevas Alonso

Askatu egin zuten. Compiegneko (Frantzia) esparruan izan zuten preso. 1944an Neuengammeko (Alemania) esparrura deportatu zuten, eta, handik, Fallersleben- Laagbergera (Alemania). Aliatuek askatu zuten.

4. Jose Luis Mazo Samano

Askatu egin zuten. Moosburgen (Alemania) izan zuten preso. 1941ean Mauthauseneko (Austria) esparrura deportatu zuten. 1945ean askatu zuten aliatuek.

5. Gerardo Moro de la Fuente

Preso hil zen. Fallinbosteleko (Alemania) esparrutik Mauthausenera (Austria) deportatu zuten. Austriako Steyr esparruan ere izan zen. 1942an hil zen.

6. Felix Urrutia

Preso hil zen. Fallinbostelen (Alemania) izan zuten preso. 1941ean Gusenera (Austria) deportatu zuten, eta urte hartan hil zen.

7. Nicolas Martin Gonzalez

Preso hil zen. Altengraboweko kontzentrazio esparruan izan zuten, Alemanian. Handik Mauthausenera eraman zuten, eta 1941ean hil zen.

8. Martin Veiga Uzkati

Ihes egin zuen. Verneteko (Frantzia) kontzentrazio esparruan zegoen. Handik Tolosara eraman zuten, 1944an. Urte hartan, Dachaura (Alemania) zeramatzan trenetik ihes egin zuen.