Urri Gastronomikoa

Urri Gastronomikoan, hainbat jatetxek otordu bereziak emango dituzte hil osoan. Horrez gain, bisitak, dastatzeak eta tailerrak egingo dituzte, besteak beste, Uribeko herrietako zenbait lekutan.

Tailerrak

Pizza tailerra. Maruriko Pelati Pelatiren eskutik: pizza orea nola landu, osagaiak aukeratu eta egin. 12 euro. Urriaren 12, 19 eta 26an, 20:00etan.

Talo tailerra. Taloak zer-nola prestatu eta erre, Aitor Aurrekoetxearen eskutik. Urriaren 25ean, 18:30ean, Maruri Jatabeko plazan. Doan.

Dastatzeak

Urpeko upategia. Ardo dastatzea Plentziako Crusoe Treasure urpeko upategian. Urriaren 20an, 12:00etan. 15 euro.

Dastatze itsua. Hainbat jaki eta edari itsuan dastatzeko aukera emango dute Gorlizko Los Jubisen. Urriaren 25ean, 19:30ean. 10 euro.

Garagardoa. Getxoko Mandragora jatetxeak hiru garagardo beste horrenbeste gutizia beganorekin uztartzeko aukera emango du. Urriaren 24an, 20:00etan. 20 euro.

Txakolina eta garagardoa. Uribeko txakolin eta garagardo artisaua, Bakioko Txakolingunean. Urriaren 19an, 12:00etan. 10 euro.

Garagardoa eta txokolatea. Boga garagardo artisauaren lantegirako bisita, Mungian. Lau garagardo mota beste horrenbeste txokolaterekin dastatuko dituzte bisitariek. Urriaren 25ean, 19:00etan. 10 euro.

Bisitak

Piparrak jasotzera. La Gilda del Norteren berotegirako bisita, Lezaman. Hamaiketakoa ere emango dute. Urriaren 27an, 11:00etan. Nagusientzat bost euro; umeentzat, bi.

Mendibile jauregira. Txakolinaren eta herri kirolen museorako bisita, Leioan. Bazkaria barne. Urriko larunbat eta igandeetan, 12:30ean. 35 euro.

Bakio behetik gora. Goiz osoko bisita proposatu dute Bakion, besteak beste, Ekorlegi Elikadura kooperatiba eta Txakolingunea ezagutzeko. Dastatzeak ere egingo dituzte. Urriaren 13an, 10:00etatik 14:30era. Bost euro.

AZOKAK

Urri guztiko asteburuetan

Garagardo, mikologia, enologia, nekazaritza, abeltzaintza zein artisautza azokak izango dira asteburuetan.