Sopela Kosta Fest

Ostirala, irailak 20
16:30. Surf ikastaroak. 11 urtetik aurrerako edonorentzat. Izena eman behar da. Barinatxa hondartzan egingo dute.
17:00. Surf egokituko ikastaroa. Izena eman behar da. Arriatara hondartzan.
18:00. Surf ikastaroak, 11 urtetik gorako edonorentzat, Arriatara hondartzan. Izena eman behar da.
20:00. Kontzertuak: Mississipi Queen and The Wet Dogs, Natali, Nerabe, Tachenko eta Hesian. Udaletxeko plazan.

Larunbata, irailak 21
08:30. Euskal Herriko Surf elkarteen arteko txapelketa, Atxabiribil hondartzan. Sei kidek osatutako taldeen arteko lehiaketa egingo dute. Emakumeak izango dira kapitainak. 19:00etara arte. Euskal Herriko Surf Federazioak antolatuta.
08:30. Euskal Surf Zirkuituaren II. proba eta Euskal Herriko txapelketa. Euskal Herriko Surf Federazioak antolatuta. Arriatara hondartzan.
08:30. Euskal Herriko Surf Beterano txapelketa. Euskal Herriko Surf Federazioak antolatuta. Atxabiribil hondartzan.
09:00. I. SKF-BPT Waveski Opena, Barrika Piragua Taldeak eta Bizkaiko Piraguismo Federazioak antolatuta. Barinatxa hondartzan.
11:00. Hareazko eskulturen tailerra. Familia osoarentzat. Pala eta ontzia eraman behar dira. Arriatara hondartzan.
11:00. Zentzumenen bidea. Oinutsik jarri, eta material anitzek sorrarazten duten sentsazioa sentitzeko jarduera. Urtebetetik gorako haurrentzat. Udaletxeko plazan.
11:00. Ortua Etxean. Loreontzia apaindu, eta etxera eramateko uraza landatuko dute. Hiru urtetik gorako umeentzat. Udaletxeko plazan.
11:00. Artea harearekin. Harea eta pintura ekologikoekin margotzeko tailerra. Lau urtetik aurrerako umeentzat. Udaletxeko plazan.
11:00. Uraren Bideak. Umeentzako tailerra, urak gizakiaren bizitzan duen garrantziaz jabetzeko. Banbu kanaberakin ubide bat egin beharko dute, eta, tantarik galdu gabe, ura garraiatu. Lau urtetik gorako umeentzat. Udaletxeko plazan.
11:00. Eusko Riders 2019 Skate txapelketa. Bowl modalitateko Euskadiko skateboard zirkuituko proba, Euskal Herriko Irristaketa Federazioaren Skateboard batzordeak antolatuta. Arriatara gaineko skate parkean.
12:30. Itsas kantak kalerik kale, Sopela kantari taldearen eskutik. Erroia tabernatik abiatuta, tabernaz taberna.
13:00. Parapente hegaldiak. Barinatxa hondartzako labarren gainetik. Aldez aurretik izena eman behar da.
14:00. III. SKF-BPT Kayaksurf Kopa, Barrika Piragua taldeak eta Bizkaiko Piraguismo federazioak antolatuta. Barinatxa hondartzan.
19:30. Euskal Herriko surf elkarteen arteko sari banaketa. Udaletxeko plazan.
20:00. Hegaluzea eta sagardoa. Udaletxeko plazan.
20:00. Kontzertuak: Lukiek, Larry Bird, Nogen, Cooper eta El Canijo de Jerez. Udaletxeko plazan.

Igandea, irailak 22
08:30. Euskal Surf Zirkuituaren II. proba eta Euskal Herriko txapelketa. EHSFk antolatuta. Arriatara hondartzan.
08:30. Euskal Bodyboard zirkuituko I. proba eta Euskal Herriko txapelketa. EHSFk antolatuta. Atxabiribil hondartzan.
09:00. III. SKF-BPT Kayaksurf Koparen finalak. Barrika Piragua taldeak eta Bizkaiko Piraguismo federazioak antolatuta. Barinatxa hondartzan.
10:00. Tai txi eta ekialdeko jardueren tailerra eta erakusketa itsasoari begira. Arriatara hondartzan.
11:00. Flyscherako bisita gidatua. 14 urtetik gorako edonorentzat. Izena eman behar da. Atxabiribileko aparkalekutik abiatuta.
11:00. Zentzumenen bidea, material anitzek oinutsen azpian sortzen duten sentsazioa sentitzeko. Urtebetetik aurrerakoentzat, udaletxeko plazan.
11:00. Oihalezko poltsak diseinatzeko tailerra. Plastikozko poltsen erabilera murrizteko antolatutako tailerra da. Bost urtetik gorako umeentzat da. Udaletxeko plazan egingo dute.
11:00. Sopela Beer Fest artisau garagardoaren azoka, Bizkaiko Garagardo elkarteak antolaturik. Udaletxeko plazan.
11:30. Kometa tailerra. Arrietara hondartzan.
12:00. Uribealdeko garagardo lantegietara joan, eta bisita birtuala eta dastaketa. 18 urtetik gorakoentzat. Parte hartzeko, izena eman behar da. Udaletxeko plazan.
12:00. Instagram argazki lehiaketaren amaiera.
12:00. Parkour egiten ikasteko hastapen tailerra. 10 eta 17 urte arteko gazteentzat. Izena eman behar da aldez aurretik. Udaletxeko plazan egingo dute.
13:00. Gilda onenak egiten ikasteko tailerra. Lau urtetik gorako umeentzat. Izena eman behar da aurretik. Udaletxeko plazan egingo da.
13:00. Parapente hegaldiak Barinatxa hondartzako labarren gainetik. Parte hartu nahi duenak izena eman behar du aurretik.
17:00. Skate eskola magistrala, Silvia Serretek emana. Zortzi urtetik gorako neska eta emakumeentzako tailerra. Beharrezkoa da aurretik izena ematea. Arriatara hondartza gaineko skate parkean.
18:00. Kontzertu didaktikoa eta musika tresnak berrerabilitako materialekin egiteko tailerra, Trakamatrakak antolaturik. Bost urtetik gorako umeentzat eta haien familientzat. Euskaraz. Udaletxeko plazan.
20:00. G. E. S. S. Gliss Eskola Surf School konpainiaren dantza ikuskizuna, Udaletxeko plazan.
20:30. Instagram argazki lehiaketaren sari banaketa. Udaletxeko plazan.