Baimen Ezarpenak Gorde

Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenen cookie-fitxategiak erabiltzen ditu. Zure esperientzia eta zerbitzuak hobetzeko asmoz, cookie teknologiaz baliatzen gara. Ohar hau onartuz gero, teknologia hori erabiltzeko baimen esplizitua ematen diguzu.

Beti Aktibo
Webgunearen oinarrizko funtzionalitatea ahalbidetzen dute; erabiltzaileen saioa hasiera, kontuaren kudeaketa eta abar. Webgunea ezin da behar bezala erabili hauek gabe.

Ez dago cookie-rik.

Aukera ematen diote webguneari bere edukia sare-sozialetan partekatzeko, fedback-a jasotzeko edota bestelako hirugarren batzuren funtzionalitateak erabiltzeko.

Ez dago cookie-rik.

Aukera ematen dute webguneko erabiltzaileen portaera estatistikoki neurtzeko eta aztertzeko; horrela, webgunea erabiltzaileen nabigaziora egoki daiteke.

Ez dago cookie-rik.

Aukera ematen diote webguneari bere itxura edo funtzionamendua aldarazten duen informazioa gogoratzeko; adibidez, gogokoa duzun hizkuntza edo zer eskualdetan zauden.

Ez dago cookie-rik.

Aukera ematen dute webguneko publizitate guneak kudeatzeko. Kudeaketa hau burutzeko erabil daitezken irizpideak edukia eta maiztasuna izan daitezke.

Ez dago cookie-rik.

Aurrera begira batera lanean jarraitzeko prest

Aurrera begira batera lanean jarraitzeko prest

Peru Azpillaga Diez

Euskaraldiak aztarna sakonak utzi ditu Euskal Herriko hainbat tokitan. Iñaki Etxarri Bilboko Euskaraldiaren arduradunetako baten ustez, Bilbon jende “asko” aktibatu da Euskaraldiarekin, eta horrek esan nahi du “jende masa bat badagoela” euskalgintzan lan egiteko motibazioa duena. Hala, dinamikak emandako aukera baliatuta, euskaltzaleen topaketa batzuk antolatzea erabaki dute.

“Otsailaren 16an izango dira, Bilborocken, eta, horien bidez, Euskaraldiarekin aktibatu eta saretu den jendea batu eta aurrera begirako ikuspuntu batekin lanean hasi nahi dugu”, azaldu du Etxarrik. Behin dinamika amaituta, badakite gauzak “erlaxatu” egiten direla, eta horregatik planteatzen dituzte topaketak: batu eta aurrera begirakoei buruz hausnartzeko.

Euskaraldia dinamikak euskalgintza astindu duela iruditzen zaio, besteak beste, auzorik auzo batzorde asko sortu direlako. “Horrek ez du esan nahi guztiak mantenduko direla urte osoko lanketa bat proposatuz gero, baina bai mantenduko dugula kontaktu bat, lanketa puntualetan Bilbo osoan lan egingo duen sare bat osatuz”. Horrek argi uzten du, Etxarriren ustez, badagoela “kontzientzia minimo bat” eta baita “lanerako gogoa” ere.

Hori dela eta, aste hauetan, balorazioak egiten dabiltza auzoz auzo eta batzordez batzorde: “Jendea, orokorrean, pozik dago. Bai ariketarekin eta baita parte hartzearekin ere”. Aitzitik, “kritika orokor” moduan, instituzioekiko harremanean desorekak egon direla aitortu du, batik bat Euskaraldiaren dimentsioaren eta Bilbon zegoen elkarlanaren artean: “Ez da harreman negatiboa izan, baina auzoek argi utzi dute instituzioetan oraindik ere lan asko dagoela egiteko”.

Hori guztia kontuan izanik, Bilbo mailan ere oro har dinamika “positibotzat” jotzen dutela baieztatu du: “10.500 izen emate izan dira, eta, Bilboren errealitatea kontuan izanik, oso ondo dagoela iruditzen zaigu”. Izan ere, Etxarrik argudiatu duenez, pertsona horiek guztiek, tarte batez bada ere, eguneroko bizitzan euskararekin duten harremanari buruz hausnartu dute; “eta hori jada positiboa iruditzen zaigu”.

Euskaraldiaren olatua, ordea, jada igaro dela dio, eta horregatik dinamikatik aldendu eta Bilbon euskalgintzak dituen erronkez arituko direla otsailaren 16an. “Bilbon, 2017 inguruan antolatzen hasi zen Euskaraldia, eta hasieran lanean hasi zen lantaldea Bilbon euskalgintza bateratzeko lanean zegoen lantalde bera zen”, jakinarazi du.

Bertako kide zen Etxarri, eta, nabarmendu duenez, Bilboko euskalgintza batzeko eta berrartikulatzeko zegoen beharrak bultzatuta hasi ziren lanean. “Kontuan izanda Bilbon urteetan euskalgintzan lan asko egin dela, motibazio eta ilusio berri bat eman nahi genion mugimenduari. Hau da, ez da Euskaraldia bat-batean gu salbatzera etorri; beti egin izan da lan asko hemen, eta hori saretzeko beharra ikusten genuen. Alde horretatik, Euskaraldiak aukera paregabea eman digu”.

Hortaz, 2020an Euskaraldiaren ariketa berriz egingo dutela jakinarazi arren, oraingoz Bilboko euskalgintzan zentratzeko helburua dutela plazaratu du: “Hori etorriko da, eta jarriko gara horretara, baina, oraingoz, lehentasuna Bilboko euskalgintza saretzea eta denok batera lanean hastea da”.

Horretarako baliatuko dituzte 16ko topaketak, Bilbon euskaraz bizitzeko bidea egiteko proposamenak eta hurrengo pausoak marrazteko. Hala, zenbait gai landuko dituzte: Bilbon euskarak dituen beharrak eta lehentasunak, azkenaldian izandako lorpenak, instituzioekin izan beharreko harremana, jaietarako landu beharreko dinamikak, koordinazio baten beharra…