Moldatutako hiria

Ekitaldiz beteko da Bilbo egunotan: hiru fan zone egongo dira; tabernen ordutegia luzatu egingo da, eta garraio publikoa indartuko:

AISIALDIA

‘Fan zone’-ak:

Areatza. Talde guztien zaleak biltzeko gunea izatea nahi dute, eta aisialdirako gune nagusia izango da. Karpa erraldoia izango du, eta askotariko jarduerak. Pantaila erraldoiak jarriko dira, jan-edanerako standak, dendak eta musika kontzertuak. Atzo zabaldu zen, eta igande arte egongo da.

San Mames. Zelaiaren inguruetan prestatu den gunea partiden aurretik eta ondoren soilik egongo da irekita. Txosna eta food truck batzuk egongo dira, agertokia ere bai, argazkiak ateratzeko gunea… baina ez da bertan denbora luzean egoteko pentsatua.

Casilda Iturrizar parkea. Egun osoa pasatzeko moduko gunea izango da, familiengan eta haurrengan pentsatutakoa. Universitario Bilbao Rugby Club taldeak errugbi zelai bat jarriko du, ludoteka, ohe elastikoak eta hainbat tailer. Igande gaura arte egongo da zabalik, goiz eta arratsalde.

Auzoak:

Deustu. Deusto Bizirik merkatari elkarteak errugbiarekin lotutako hainbat jarduera egingo ditu auzoan zehar bihar eta etzi. Besteak beste, erakusketak eta kontzertuak.

Indautxu. Kontzertuak antolatu ditu gaurko Indautxu plazan eta inguruetan Bilbao Centro elkarteak.

Zazpikaleak. Kontzertuak, tailerrak, kalejirak eta erakusketak izango dira, besteak beste, bihar eta etzi.

Tabernak:

Ordutegia. Ostalaritzako lokalak ixteko ordutegia bi orduz luzatu du Bilboko Udalak, atzo hasi eta igandera arte.

GARRAIOA

Autoak:

Murrizketak. Hainbat kale moztu, eta erdialdeko hainbat aparkaleku kenduko dira.

Garraio publikoa:

Metroa. Etengabe ibiliko da igande gaua arte.

Autobusak. Aireporturako zerbitzua areagotuko da.

Txartelak. Garraio publiko guztiak erabili ahal izateko txartelak kaleratu dituzte: egun batean, bitan eta hirutan erabiltzekoak.