Baimen Ezarpenak Gorde

Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenen cookie-fitxategiak erabiltzen ditu. Zure esperientzia eta zerbitzuak hobetzeko asmoz, cookie teknologiaz baliatzen gara. Ohar hau onartuz gero, teknologia hori erabiltzeko baimen esplizitua ematen diguzu.

Beti Aktibo
Webgunearen oinarrizko funtzionalitatea ahalbidetzen dute; erabiltzaileen saioa hasiera, kontuaren kudeaketa eta abar. Webgunea ezin da behar bezala erabili hauek gabe.

Ez dago cookie-rik.

Aukera ematen diote webguneari bere edukia sare-sozialetan partekatzeko, fedback-a jasotzeko edota bestelako hirugarren batzuren funtzionalitateak erabiltzeko.

Ez dago cookie-rik.

Aukera ematen dute webguneko erabiltzaileen portaera estatistikoki neurtzeko eta aztertzeko; horrela, webgunea erabiltzaileen nabigaziora egoki daiteke.

Ez dago cookie-rik.

Aukera ematen diote webguneari bere itxura edo funtzionamendua aldarazten duen informazioa gogoratzeko; adibidez, gogokoa duzun hizkuntza edo zer eskualdetan zauden.

Ez dago cookie-rik.

Aukera ematen dute webguneko publizitate guneak kudeatzeko. Kudeaketa hau burutzeko erabil daitezken irizpideak edukia eta maiztasuna izan daitezke.

Ez dago cookie-rik.

Antonio Danborenea (PP): Aldarrikapen subiranisten “galga”

Antonio Danborenea (PP): Aldarrikapen subiranisten “galga”

A. Larrabe Arnaiz

Oharkabean pasatu da Antonio Danborenea Bizkaiko zerrendaburua (Bilbo, 1962) hauteskunde kanpainan. Alfonso Alonso lehendakarigaia indartu nahi izan dute popularrek, eta, horregatik, lehen planora eraman du Alonsoren figura PPk hauteskunde kanpainan. Lehendakarigaia izan da alderdiak egin dituen ekitaldietan ahotsa hartu duen ordezkari nagusia. Eta norabide horretan kokatzen da hauteskunde kanpainarako alderdiak aukeratu duen leloa ere: Alonso, batzen gaituen ahotsa.

Proiektu abertzaleen alternatiba gisa kokatu dute popularrek beren burua azken asteetan: “Alternatiba ekonomiko eta sozial bakarra gara, eta baita askatasunaren balioa biltzen duen alderdi bakarra ere. Euskal gizartea kohesionatzeko helburua dugu “. Hala uste du Danboreneak. “Euskaldun, espainiar ala europar sentitzen diren herritar guztien ahotsa ordezkatzen dugu”.

Espainiako Gobernura begira daude Bizkaiko popularrak. Eta Rajoyren gobernuak krisi ekonomikoari aurre egiteko hartutako neurriak goraipatu dituzte behin eta berriz. “Eredua” da Madril, eta EAJk Araba, Bizkai eta Gipuzkoan ezarritako neurriak kontrako norabidean doazela uste dute. “Espainia krisitik ateratzeko Rajoyk hartu dituen neurriek enplegua sortzea ekarri dute, kalitate handiagokoa eta egonkorragoa. Jeltzaleen gobernuak, ordea, Espainiako azken bagoian jarri gaitu. Zergak igo besterik ez dute egin. Duela lau urte baino zerga gehiago ordaintzen dugun espainol bakarrak gara. Diru sarrerak bermatzeko errenten banaketan 133 milioiko iruzurra ahalbidetu dute, gainera, jeltzaleek”.

Arlo guztietan erkidegoa geldirik ikusten du PPk. Eta EAJk azken urteetan egin duen kudeaketari egozten dio egoera hori. Ekonomian, osasun arloan, azpiegituretan… Eusko Jaurlaritzak bestelako kudeaketa bat behar duela uste dute popularrek. Eta Espainian PPren gestio eredua behin eta berriz goraipatu dute, “modernoa” delakoan.

“Espainiaren barruan”

Argia da popularrek Araba, Bizkai eta Gipuzkoako lurralde egiturari buruz duten iritzia. “Beste batzuek ez bezala, guk firme jarraituko dugu defendatzen Espainiaren barruan egon behar duen Euskadi bat”. Eta EAEko legebiltzarrean batasun hori bermatzeko beharrezko indarra direla uste du Alonso lehendakarigaiak. Abertzaleen indarra “orekatuko” dutela azaldu du, eta “aldarrikapen subiranistari” galga jartzeko lan egingo dutela PPko ordezkariek datorren legealdian.