EGITARAUA

OSTIRALA, APIRILAK 15

Porto. Harkaitz Cano idazlearen eta Mursego musikariaren elkarlana. Rafa Barrio, Fernando Pessoa eta beste hainbat egileren testuetan oinarrituta ondutako kantu eta poemak. 19:00etan, Azkuna zentroan. 5 euro.

Maddi Oihenart eta Anari. Maddi Oihenartek kantu tradizionala eta jazza uztartzen ditu. Anari folk-rock arloan aritzen da. Gaur arituko dira biak elkarrekin oholtzan, lehen aldiz. 21:00etan, Campos antzokian. 10 euro.

LARUNBATA, APIRILAK 16

Europa bat-batean. Kurdistan eta Sardiniako bina inprobisatzaile eta Euskal Herriko bi bertsolari izango dira oholtza gainean. Itzultzaileek ulertzeko bidea egingo dute, eta herri musikak lagunduko ditu hitzak. “Bertsozaleentzako festa harrigarria” agindu dute. 12:00etan, Azkuna zentroan. 10 euro.

11 Kolore kalejira. EH 11 Kolore elkarteak Miribilla eskolan hizkuntza eta kultura aniztasunaren inguruan abiatutako proiektuaren fruitua ikusaraziko dute: kanta eta dantza oinarri dituen kalejira ikusgarria. 18:00etan hasita, Miribillan, Zazpikaleetan, Areatzan eta udaletxe aurrean. Kalean izango da, doan.

Laboa jazz. Mikel Laboaren kantak, Ainara Ortega eta Maria Berasarteren ahotsean. Laboaren piano jole izana, Iñaki Salvador arituko da pianoan, Angel Unzuren gitarren laguntzarekin. Hori guztia, jazz giroan. Campos antzokian, 20:00etan. 10 euro.

Enkore. 80ko hamarkadan Kalifornian sortutako hardcorearen melodia miresten du Enkorek. Disko berria aurkeztuko du, musikari lagunekin batera. 23:00etan, Kafe Antzokian. Sarrera: 5 euro.

IGANDEA, APIRILAK 17

Lehen Mundu Gerra Bilbon. Juan Bautista Bilbao Batxi kronikagileak Lehen Mundu Gerrako kronikak bidaltzen zituen Plaza Barriko erredakziora. Plaza horretan hasita, Itsas Museorainoko ibilbide interpretatiboa egingo dute, Edorta Jimenez idazlearekin. 12:00etan. 3 euro.

Maurizia. Aukeran dantza taldeak Arratiako pandero jotzaile mitikoari eskainitako koreografia. Aitzindari haren bidez, emakume guztiak omendu nahi ditu. Euskal sustraiak abiapuntu hartuta, dantza garaikidea sortuko du. Campos antzokian, 19:00etan. 10 euro.

ASTELEHENA, APIRILAK 18

Irrintzi. Euskal usadioaren oihua abiapuntu hartuta, Organik konpainiak egungo koreografia ausarta eszenaratuko du. Dantza garaikidea, poza azaltzen duen irrintzian oinarrituta. 19:30ean, Campos antzokian. 5 euro.

ASTEARTEA, APIRILAK 19

Lehergailuaren Teoria. Ezustez betetako performancea. “Ez zenukete hain gauza inozoez hitz egiten egon behar. Bonba bat dago zuen azpian eta lehertzear dago”; hor Horman Posterren abiapuntua. Arrisku artistikoari aurre egin nahi diotenei gomendatua. 20:00etan, Arriaga antzokian. 14 euro.

ASTEAZKENA, APIRILAK 20

Muxua. Bi ikasle eta irakasle bat dira Tanttaka taldearen maitasun, gorroto eta indarkeriari buruzko antzerkiaren protagonista. Erdian, musu bat; eromena eragin dezakeen musu bakar eta sinple bat. 19:00etan, Arriagan. 3 €.

Orhipetik. Mixel Etxekopar Zuberoako sortzailea, Beñat Axiari Nafarroa Behereko perkusio jotzailearekin. Bikote berritzaile eta aitzindaria. Sustraietatik abiatuta, ezustez betetako musika garaikidea aurkeztuko dute. 19:30ean, Ribera kafetegian. Sarrera doan.

Lehergailuaren Teoria. Ezustez beteriko performancea. 20:00etan, Arriagan. 14 euro.

OSTEGUNA, APIRILAK 21

Anne Etxegoien eta Biotz Alai abesbatza. Nafarroa Beherean jaiotako kantariak Ongi etorri diskoa aurkeztuko du, Algortako Biotz Alai abesbatzaren laguntzarekin. Arriaga antzokian, 20:00etan. 20 euro.

OSTIRALA, APIRILAK 22

Poeta gorri horiek! Itziar Ituño aktoreak eta Juan Ramon Madariaga idazleak Blas de Otero, Gabriel Aresti, Gabriel Celaya eta Angela Figueraren poemak errezitatuko dituzte. Memphis Belle Bues taldeak jarriko du musika. Karlos Panera aritu da zuzendaritza artistikoan. Azkuna zentroan, 18:30ean. 5 euro.

Shane MacGowanen Gibela. Musika eta literatura uztartuko dituzte Gibelurdinek taldeak eta Unai Elorriaga idazleak. The Pogues Irlandako taldearen aitzindaria izan zen Shane MacGowanen bizitzan oinarritutako gidoia egin du Elorriagak. Gibelurdinek, The Poguesen bertsioak joko dituzte. 21:00etan, Kafe Antzokian. 5 euro.

LARUNBATA, APIRILAK 23

Maite.K. Kantu, doinu, irudi eta dantzaren bidez, zazpi emakumeren bizitzako pasarteak plazaratuko ditu ikuskizunak. Pier Paul Berzaitzen gidaritzapean bildu dira Joxan Goikoetxea musikaria, Kukai dantza taldeko Jon Maia, Juhane Dascon kulturgilea, Lokarri abesbatza eta Nils Inne artista grafikoa. Eta zazpi emakume aktore, kantari. 19:30ean, Campos antzokian. 10 euro.

IGANDEA, APIRILAK 24

Haur musika klasikoa. Euskadi Brass taldeak musika klasikoa plazaratuko du haurrentzako saio parte hartzailean. Bi tailerren bidez, haurrak musika klasikoaren eremura gidatuko dituzte, aurrez. Tailerrean ikasitakoa eszenara eramango dute kontzertu familiarrean. 10:00etan haur tailerrak, eta 12:00etan kontzertua, Itsasadarra Itsas Museoan. 5 euro.

Etorkizuna perfektua balitz. Musika eta bertsolaritza elkarlanean arituko dira, etorkizunari begira jarrita. Anjel Lertxundik geroari buruz idatzitako testu baten gainean hausnartuko dute Miren Amuriza eta Maialen Lujanbio bertsolariek. Musika Igelaren Bandak jarriko du. Guggenheimen, 12:30ean. 5 euro.

Solasean. Antzerkiola Imaginarioan ibilitako Miren Gaztañaga eta Gabriel Ocina sortzaileek dantza, musika eta antzerkia uztartuko dituzte. Sei lagun bilduko dira solasean heriotzari, laguntasunari, sorkuntzari eta denboraren joanari buruz. 19:00etan, La Fundicion aretoan. 10 euro.