Joan den asteburuan hasi baziren ere, hainbat herritan oraindik jarraitzen dute sanmigeletako ospakizunekin. Iurretan, esaterako, “alderantziz” ospatuko dituzte sanmigelak gaur: “Bakoitzak nahi bezala interpreta dezala. Jantziak etiketak kanpoan dituztela eraman daitezke, edo zapatilak eskuetan, esaterako”, azaldu dute antolatzaileek.
Derion, Gabon zahar gaueko jaia egingo dute gaur gauerdian. Mahatsak jan ostean, berbena eskainiko du Lisker taldeak. Bihar, indaba jana izango dute. Etziko, azkenik, konpartsen arteko jolasak prestatu dituzte.
Hainbat herritan jarraituko dute sanmigelen ospakizunekin; esaterako, Iurretan eta Derion.