Denboraldiko produktuak salgai izango dituen Gure Lurreko Merkatua izeneko azoka egingo dute bihar Bilboko Areatzako aterpeetan. 10:00etan hasi eta 15:00etara bitartean, hogei ekoizle inguru elkartuko dira. Bizkaiko Foru Aldundiak eta Bilboko Udalak sortutako egitasmoa da. Aurreko zapatuan egin zen estreinakoz, eta astero egingo dute. Azokaren helburua da baserritarren eta kontsumitzaileen arteko zuzeneko harremana sustatzea. Areatzara joaten direnek osorik Bizkaian sortu, ekoitzi, banatu eta kontsumitzen diren produktuak erosi ahalko dituzte: haragia, hestebeteak, esnekiak, eztia, barazkiak, fruta, kontserbak, txakolina eta sagardoa.
20 ekoizle inguru izango dira bihar Areatzan, 10:00etatik 15:00etara .