22

zerga iruzurra egiten harrapatutako enpresak

Bizkaiko Ogasun Sailak 22 enpresak osatutako sare bat desegin du. BEZaren itzulketen bidez zerga iruzurra egiteko sortu izan leporatzen die. Jose Maria Iruarrizaga diputatuak azaldu duenez, Bizkaiko, Arabako eta Nafarroako ogasunei 880.000 euroko iruzurra egin diete.