Post-punk doinuak eramango dituzte bi taldek Beleza Malandrara, gaur

BERMEO. Kaliforniako eta Bilboko bi taldek post-punk doinuak eramango dituzte gaur Bermeoko Beleza Malandra aretora. Oaklandeko The New Flesh taldeak Absurd disko berria aurkeztuko du. Bizkaiko hiriburuan sortutako Vulk taldeak, berriz, Britainia Handiko soinuak eta Amerikako Estatu Batuetako 1990eko hamarkadako indie doinuak interpretatuko ditu. Sarrera doakoa izango da.