Naturaren babesa, surfa eta musika ardatz Sopela Kosta Fest jaialdian

SOPELA. Domekara arte iraungo du Sopela Fest jaialdiak; joan den eguaztenaz gero dago martxan. Herrian lehenengoz antolatu dute jaialdia, eta hiru ardatz ditu: naturaren babesa, surfa eta musika. Bihar, esaterako, hegaztien behaketa eta kometa festa izango dira. Surf txapelketa ere egingo dute. Gauean, Zea Mays, Belako eta Amparo Sanchez taldeek kontzertuak emango dituzte.