BILBO. Bizkarrezur bifidoa eta hidrozefalia dutenen ASEBI elkarteak integrazioaren aldeko 15. jaialdia egingo du bihar, Bilbon. Casilda Iturrizar parkean, tailerrak, zozketak, diskoteka mugikorra eta ezustekoak izango dira. 10:30etik 20:00etara bitartean egongo dira. Iaz elkartu zituzten mila bisitariak baino gehiago batu gura ditu elkarteak.